Ostiralean Josean Llorenterek emandako txarlari buruz hausnarketa pertsonal bat egitea erabaki dut; oso gai interesgarria izateaz aparte ere, guagan influnetzia ikaragarria izango omen duen kezkatzen didalako.
Hasteko esatea, oso zaila egiten zaidala gaiari buruz hitz egitea, oso gutxi dakidalako informatika gaiari buruz, baina hala ere orokorrean guregan izango duen influentziaz eta espazio publikoak tratatzeko erataz hitz egitean zenbait kontraesan, onura, kezka... sortu zitzaizkidan eta komentatzera jo dut.
Informatika arloan sartu baino lehen orokorrean, espazio publikoen izaera eta hauen erabilerei buruz ere zenbait galdera sortu zitzaizkidan. "Zein izango da espazio publikoaren izaera etorkizunean?" galdera klasean porposatu zenean, bururan etorkizuna baino, oraina etorri zitzaidan, honekin batera egun ditugun espazio publiko desbedinak konparatuz eta hauen erabilerei dagozkien izaerak tratauz. Eta, hiri barneko enparantza normal batekin, hondartza etorri zitzaidan burura konparatzeko. Hots bi espazio publiko hauen arteko aldea, izaeran zentratzen baitda.
Hots, izenaz berdin tratatzen diren bi espazio publiko hauek hartzean (hondartza eta herriko neparantza), itxuraz eta erabileraz berriz ez dira berdinak; eta batik bat hauetan egiten diren interbentzioak erabilerari aurre egiteko. Zergatik hondartza espazio publiko bat izanda ere, ez da tratatzen eta erabilera finko eta zuzena dauka? Zergatik herriko enparantzetan berriz, interbentzioak egiten dira (beti berdinak gainera!) eta ez dute herriaren beharrak asetzen?
Badakit, hondartza gune berezi eta desberdin bezala tratatzen dela itsasotik gertu egoteagatiketa bere erabilera batik bat bakarrik udaran ematen delako. Hala ere, bertan egoteko leku bezal tratatzeaz parte ere, kirola egiten da, ibili.... orokorrean espazio publiko batek asetzen dituen beharrak! Zer gertatzen da berriz, edo zer du desberdin herri erdian kokatzen den espazio publiko batek?
Izatez, erabilerak berdinak dira, hala ere itsasoa ez dago gertu eta honek eragiten du urte osoko erabilera bat izatea. Horra hor, espazio honen diseinua herriak eskatzen duen erabilerarekin bat egitea. Eta beraz, zergatik ez espazio librea utzi eta herriak erabakitzea zer egin bertan eta bertan gausatzen den erabileraren arabera eragitea?
Egia da etorkizuneko erabilera, herriko gune hauetan, internet sarea edo blutood... bitartezkoa izatea. Baina, honek aldatzen al du espazio publikoa? Ez dut uste. Nire aburuz, espazio libre bat gauzatuz gero bertan desberdinak diren erabilerak batu daitezke egun arte gauzatu direnetak eta urteetan gauzatzen hasiko direnekin batera! aldaketa bakarra, bertan kokatu beharreko dotazioak izango lirateke. Baina gainera, egungo teknologairekin ez dut uste horrek eragin handirik gauzatuko zukeenik!
Orain arte komentatutakoak ere beste hausnarketa bat eragin dit. Egia da, egun espazio publikoetan gauzatutako erabilerak nahiko indibidualistak direla adinekin lotuz. Hots, oso zaila dela adibidez frantziako enparantzetan ematen diren petankako partida batean adin desbedinetako gendea aurkitzea; eta honek, betidanik egon izan den elkartasun ezarekin jarraitzen du. Eta beraz, oso egokia ikusten dut klasean apaitatukoa: “Teknologian oso murgildutak dauen gazteak, nagusiei irakatzi beharko diete hauek ere gizartearekin aurrera jarraitu dezaten”, lehen aipatutako intelektualki adin desberdintasunarekin apurtuz. Eta hortaz, “nagusiek daukaten jakinmina gazteei pasatuz eta irakatziz”. Hau da, momentu honetatik aurrera, trukea hasiko da jokoan, gizartea elkarrekin lan eginez; eta hau nire aburuz oso puntu garranztitsua izango da gizarteak eratzen duen taldeari hasiera emateko, eta teoriaz izan behar zuena “taldea”, behin praktikara eramanez!
Egia da, urteekin erabilera publikoak aldatuz doazelaz eta sortzen diren behar berriekin gainera zailagotzen dituztela. Hala ere, arkitektuak gune hauek diseinatzeko beharra izanda ere, ez dut uste hauek bakarrik hartzen dutela parte diseinuan, hots elkar lan bat suposatzen du jakinda hiria/herria guztiona dela eta guztiek eragiten dugula berarengan era batean edo bestean espazioetan sortzen ditugun erabilerekin. Eta beraz, nire ustez denboraldi batean ikusiz zer den espazioetan gertatzen edo espazioek eskazten dutena orduan, eragin beharko litzatekela espazioetan!
Besterik gabe, aipatzea oso gustora aurkitu nintzela hitzaldian eta batik bat Joseanek oso eramangarria egin zuela hitzaldia, jakinda oso gai zaila eta desberdina dela!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario