jueves, 25 de marzo de 2010

URBANMYSPACE: Mapping a new semantic city- Josean llorenteren txarla

Ostiralean Josean Llorenterek emandako txarlari buruz hausnarketa pertsonal bat egitea erabaki dut; oso gai interesgarria izateaz aparte ere, guagan influnetzia ikaragarria izango omen duen kezkatzen didalako.
Hasteko esatea, oso zaila egiten zaidala gaiari buruz hitz egitea, oso gutxi dakidalako informatika gaiari buruz, baina hala ere orokorrean guregan izango duen influentziaz eta espazio publikoak tratatzeko erataz hitz egitean zenbait kontraesan, onura, kezka... sortu zitzaizkidan eta komentatzera jo dut.

Informatika arloan sartu baino lehen orokorrean, espazio publikoen izaera eta hauen erabilerei buruz ere zenbait galdera sortu zitzaizkidan. "Zein izango da espazio publikoaren izaera etorkizunean?" galdera klasean porposatu zenean, bururan etorkizuna baino, oraina etorri zitzaidan, honekin batera egun ditugun espazio publiko desbedinak konparatuz eta hauen erabilerei dagozkien izaerak tratauz. Eta, hiri barneko enparantza normal batekin, hondartza etorri zitzaidan burura konparatzeko. Hots bi espazio publiko hauen arteko aldea, izaeran zentratzen baitda.

Hots, izenaz berdin tratatzen diren bi espazio publiko hauek hartzean (hondartza eta herriko neparantza), itxuraz eta erabileraz berriz ez dira berdinak; eta batik bat hauetan egiten diren interbentzioak erabilerari aurre egiteko. Zergatik hondartza espazio publiko bat izanda ere, ez da tratatzen eta erabilera finko eta zuzena dauka? Zergatik herriko enparantzetan berriz, interbentzioak egiten dira (beti berdinak gainera!) eta ez dute herriaren beharrak asetzen?

Badakit, hondartza gune berezi eta desberdin bezala tratatzen dela itsasotik gertu egoteagatiketa bere erabilera batik bat bakarrik udaran ematen delako. Hala ere, bertan egoteko leku bezal tratatzeaz parte ere, kirola egiten da, ibili.... orokorrean espazio publiko batek asetzen dituen beharrak! Zer gertatzen da berriz, edo zer du desberdin herri erdian kokatzen den espazio publiko batek?

Izatez, erabilerak berdinak dira, hala ere itsasoa ez dago gertu eta honek eragiten du urte osoko erabilera bat izatea. Horra hor, espazio honen diseinua herriak eskatzen duen erabilerarekin bat egitea. Eta beraz, zergatik ez espazio librea utzi eta herriak erabakitzea zer egin bertan eta bertan gausatzen den erabileraren arabera eragitea?

Egia da etorkizuneko erabilera, herriko gune hauetan, internet sarea edo blutood... bitartezkoa izatea. Baina, honek aldatzen al du espazio publikoa? Ez dut uste. Nire aburuz, espazio libre bat gauzatuz gero bertan desberdinak diren erabilerak batu daitezke egun arte gauzatu direnetak eta urteetan gauzatzen hasiko direnekin batera! aldaketa bakarra, bertan kokatu beharreko dotazioak izango lirateke. Baina gainera, egungo teknologairekin ez dut uste horrek eragin handirik gauzatuko zukeenik!

Orain arte komentatutakoak ere beste hausnarketa bat eragin dit. Egia da, egun espazio publikoetan gauzatutako erabilerak nahiko indibidualistak direla adinekin lotuz. Hots, oso zaila dela adibidez frantziako enparantzetan ematen diren petankako partida batean adin desbedinetako gendea aurkitzea; eta honek, betidanik egon izan den elkartasun ezarekin jarraitzen du. Eta beraz, oso egokia ikusten dut klasean apaitatukoa: “Teknologian oso murgildutak dauen gazteak, nagusiei irakatzi beharko diete hauek ere gizartearekin aurrera jarraitu dezaten”, lehen aipatutako intelektualki adin desberdintasunarekin apurtuz. Eta hortaz, “nagusiek daukaten jakinmina gazteei pasatuz eta irakatziz”. Hau da, momentu honetatik aurrera, trukea hasiko da jokoan, gizartea elkarrekin lan eginez; eta hau nire aburuz oso puntu garranztitsua izango da gizarteak eratzen duen taldeari hasiera emateko, eta teoriaz izan behar zuena “taldea”, behin praktikara eramanez!

Egia da, urteekin erabilera publikoak aldatuz doazelaz eta sortzen diren behar berriekin gainera zailagotzen dituztela. Hala ere, arkitektuak gune hauek diseinatzeko beharra izanda ere, ez dut uste hauek bakarrik hartzen dutela parte diseinuan, hots elkar lan bat suposatzen du jakinda hiria/herria guztiona dela eta guztiek eragiten dugula berarengan era batean edo bestean espazioetan sortzen ditugun erabilerekin. Eta beraz, nire ustez denboraldi batean ikusiz zer den espazioetan gertatzen edo espazioek eskazten dutena orduan, eragin beharko litzatekela espazioetan!

Besterik gabe, aipatzea oso gustora aurkitu nintzela hitzaldian eta batik bat Joseanek oso eramangarria egin zuela hitzaldia, jakinda oso gai zaila eta desberdina dela!!

jueves, 11 de marzo de 2010

MAKETAREN ARGAZKIAK

Hona hemen hasierako hotelaren nondik norakoak hotelari dagokionez...
Hauek dira hasierako ideien garapena, Forma, bolumena, erabilerak...

Erabakitako bolumenari dagokionez, esan beharra dago, bolumena ez dela exteak kalearekin duen limitera eraman nahi. baizik eta limiteak mailazo horiak (maketan) finkatuko dute hauek begetalak izango direlarik.

Bolumenak berriz, erabilerarekin bat dator:
  1. Komunikazioentzako bolumena: Hemen, harrera kokatuko dugu, komunikazio elementuak, komunak, biltegiak...
  2. Logelak: Hemen, programari dagokionez logelak kokatuko ditut. Logela hauek ez dira tipologia bakarrekoak izango, baizik eta logela tipologiak porosatu nahi ditut hauek Logroñora eta Done jakue bidearekin loturiko bizitari tipoekin bat egingo dutenak. Honetaz aparte ere, Camping bat kokatu nahi dut ekonomia guztiak bereganatu ditzakeen hotel bat bihurtuz.
  3. Erabilera anitzak: hemen berriz, hotel batek bereganazten dituen erabilera anitzei aurre egitea da helburua, hots enpresen arteko bilera aretoak, hitzaldi gelak... eta baita ere aurrez aurre duen zinemari beste erabilera publikoagoa emateko areto edo espazio libreren bat eman nahi da plazarekin bat egin dezan. (Bloke honen fatxadetan ere begetazioa sartu nahi da)
  4. Bi guneen arteko lotura eraikina, hau ere natura begetazio itzura lortu nahi duelarik.


hasierako ideiarekin bat, inguru librea da, hemen ere natura kokatu nahi dudalarik. hau da begetazioaz bete, era honetan inguruko eraikinen leihoekin pirbazitasuna lortuz eta argia sartzen utziz.

miércoles, 10 de marzo de 2010

HASIERAKO PORGRAMAREN ANALISIA

Oraingo honetan, Done Jakue bidearen inguruko porgrama proposatu behar dugu. HOTELA delarik jorratu beharrekoa.

Kokapena, nahiko berezia da nire ustez, bi gune hartzen dituelako bere baitan. Alde batetik, (1) bi medianeren arteko (bi etxebizitza blokeen arteko) gunea eta beste alde batetik, (2) hauetatik hurbil edo jarraian aurkitzen den beste gune bat, hots zinema aurkitzen den enparantzara ematen duen iskina.



Esatekoa da ere kokapena ez dela bi gune desberdintsuetan geratuko, hots lotura espazio bat ematen da bien artean lotura zuzena izan dadin. Hurrengo argazkian ikusten den gune honek bi guneen arteko lotura bat ematea ahalbidetuko du erabilera berdinari errefentzi eginez, hots eraikin edo erabilera bakarra izanez.




Beraz, azken batean eremu bakarra izango dugu Hotela bertan burutzeko:




Eremua behin aztertuta, eta jakinda logroño hiriaren alde zaharraren bihitzean kokatzen dela eta garai batean eraikitako etxebixitxen artean kokatzen dela eremua porposamenari ekin diot.

1)- Lehenengo puntua bezala, KALEAREN IZAERA aipatuko nuke. Esan beharra dago Logroñoko alde zaharrean kokatzen garela eta hortaz kalearen izaerari jarraitasuna eman beharko diodala etxeek eratzen duten lerroari jarraitasuna emanez.



FATXADAN, Jarraitasun hau lortzeko, nire helburua hasierako lanetara jotzea izan da, taldeka Logroñori buruz burututako analisietara zehatz-mehatz. Analisi honetan, berdegunea hirira eramatea zenez, honetan zentratuko naiz poriektu berri hau burutzean.



Horretarako, mailazo begetala erantziko diot alboko eraikinekin bat egiteko. Hala ere, eraikina, bolumena bezala ulertuz barrurago hasiko da.




VITRA HAUS BY HERZOG & DEMEURON

Herzog & Demeuron arkitektuek, Vitrako museoaren ikuspegia erakutsi digute Alemaniako obra honetan. Pasa den urtean, obraren porzesua ikusi genuen kanpotik. oRaingoan berriz, obra amaituta erakusten dizkigun argazkiak ditugu hemen.